Atzetik, aurretik, albotik
goitik, behetik, azpitik
alboz eta ukitu nahi gabe bezala
zuzen eta deskaratu.
Begira.
Lehenengo begiak zabaltzen dira guztiz eta bekainak jaso (la naranja mecánica)
eta ondoren irriparra zabaltzen hasi apurka, begiak ere ixten hasten dira eta xamurtzen.
Gelditu egin zara edo, baina berandu ohartu naiz.
Edertasuna.
Salut, ca va azkar eta aurrera. Hankak badoaz, gorputzak ez du nahi, baina hankak badoaz.
Edertasunak...
lunes 26 de octubre de 2009
domingo 4 de octubre de 2009
Violet Agobié
Badirudi "Paris Texas" ikusi ondoren, Paris poema bat dela bere baitan. Travisek film hasieran, hogei minutu isilik egon ondoren, Paris esaten duenean, unibertsoa hausten da hitz bakar batean, mundu bakar horretan. Paris. Niri hustu zait dagoeneko bere azaleko lilura hori.
Orain dena da Berlin.
Uler dezala nahi duenak.
Uler dezala nahi duenak, zenbat gustatzen zaidan esaldi hori, I. Zuk asmatu zenuen? Ala Hermanek xurxurlatu zizun belarrira hatza ipurditik sartzen zizun bitartean... (uixx... barkatu) elkarri gereziak belarrietatik zintzilikatzen zenizkioten bitartean?
Paris-Berlin. Eta tartean hor nonbait Liège. Puntu beltz zikin bat bi eternitateen artean. Eta balantzak dio Berlin. Bere izen majiko horrekin. Badirudi esaten duzun bakoitzean argiak piztuko direla. Berlin. Eta piztu egiten dira.

Fikzioa. Errealitatea sortzeko dugun era bakarra, errealitatea ulertzekoa. Behar bat da. Arte orok bertan ez dagoen zerbait irudikatzen du. Gantera bueltatzea hiru-lau-bost urte beranduago eta argazkia ateratzea leku berean. Denbora bakarrik pasa da. Bizitza.
Bizitzaz ari direnei inbidia diet. Nik ihes egiten diot. Hutsetik hasten naiz, kontatzen ez dudan istorio bat asmatzen dut, existitzen ez den egoera bat sortzen dut - zugan, nigan- desegin eta gero berregiten saiatu. Fikzioa.

Egia eta fikzioaren artean zu. Harrokeria apurtzaile horrekin. Su ala ur, su ala ur... beti su, baina beti hotz.

martes 29 de septiembre de 2009
martes 22 de septiembre de 2009
Ezintasun
Ez arnasik hartu.
Hainbeste jende interesagarri
hainbeste begi zauritu
hainbeste piercing lekuz kanpo
eta alborantz jarritako kapel
ezintasun hori margotuz.
Ez arnasik hartu, arren.
Zure tatuajeari begira
liluratuta
zirkuluan biraka tontotzen ari naiz
hatza luzatu, eutsi eta hozka egin iluntasun honetan.
(Bakarrik sentiarazten nau arriskuaren beldurrak. Ez ditut nire arratoi begi hauek ezagutzen. Hozka egin, hozka egin,... osorik jan arte)
Harrokeria honetan urtuko zaitut
urtuko gara
Urtuko zaizut.

H dirudizu
Inoiz ez naiz hura ahazteaz oroitzen
Ez arnasik hartu.
H dirudizu
Harrokeri ausart hunkigarri horrekin....
jueves 17 de septiembre de 2009
martes 8 de septiembre de 2009
Julio Iglesias
Belgikako lekuren batean baina dagoeneko badakit non. L. Dena ondo doa Dejarse llevar suena demasiado bien. Hiria zatarra, baina bizi gaitezke bertan, ezta R? Ez dakit ba. Ez dut zure usain hori gainean eraman nahi, ez nauzu bakarrik uzten; ulertu, batzuetan desagertzeko beharra izaten dut. Gaur adibidez. Erosketa egitera kaskoekin eta Lost in the supermarket. Eta bihar ere bai ziurrenik.
Eta labanderira erropa garbitzera poz-pozik. Mi vida sin mí ikusi ondoren badirudi ezinezkoa dela hara joan eta maitemindu gabe bueltatzea. Sartu eta bapatean ҫa va bien? eta nik ҫa va! ummmm, atzo gauez ezagutuko nuen? Brasildarra. Ikusita neukan auzoan. Nunca saber donde puedes terminar o empezar (zenbat gustatzen zaidan talde hau bapatean,...).
Berria naiz auzoan, baina bizilagunarekin hizketan egon naiz, Malikoa omen da, eta Brasildarra bueltaka eta 24h ko dendakoan ea zer moduz nagoen galdetu dit. Bapatean moldean sartuta bezala sentitu naiz. Binilo batzuk topatu ditut kalean botata,... zer eta Nana Muskouri, Mozart eta Julio Iglesias... bai,... etxean bezala. Logela dekoratzeko.
Etxera iritsi eta email bat zain. Hay cosas que sigo guardando con cariño, regando a escondidas, la flor que dejaste al irte no se secó, es un jardin. Eta pentsatu ze kutrea, zergatik orain... baina ordenagailua itzali ondoren, berriz piztu behar izan dut irakurtzeko.
lunes 31 de agosto de 2009
Belgikako lekuren batean
Belgikako lekuren batean nago, ez dakit oso ondo non. Galdu egiten naiz. Hemen leku bakoitzak gutxienez bi izen ditu, hiru ahoskera eta bederatzi ipurdi. Gaur nire hiriaren ipurditik sartu naiz. Igande arratsaldea eta dena dago kakaztuta. Inork ez du barre egiten hemen, inork ez du ezer esaten,... egingo nuke pentsatu ere ez dutela egiten. 15 kg bizkarrean eta 27 maleta handi batean. Pavesean tiraka. Besoetan mina dut dagoeneko, 24 ordu baino gehiago lo egin gabe eta bigarren eguna ezer jan gabe. Eske ez zait bakarrik bazkaltzea gustatzen, ezin dut, negar egiten dut. Jendeak begiratu egiten nau, maletengatik izango da, edo aurpegi ahuldu honengatik. Igandea da eta jendeak norabait begiratzeko beharra du.
Nire lehenengo minutuak urtebete bizileku izango dudan hirian eta ipurditik sartu naiz. Dena dago kakaztua. Jendea kakaztuta dago, etxeak hutsik daude, autobusak hilotzez beteta,... ezintasuna ari du. Maletak gero eta gehiago pisatzen du eta dagoeneko ez daukat tiraka jarraitzeko gogorik, baina ezin naiz gelditu. Begiratu egiten naute, begi huts horiek bizkarrean iltzatu zaizkit eta odoletan bezala noa aurreruntz. Nik ez nuen hau nahi.
Hiri hau deserria da. Nik espero nuen, hona iritsi eta opari bat bezala izango zela, nik zabal nezan opari bat. Zabaldu dut eta kaka da.
Gaur igandea da eta igandeak joan egiten dira datozen bidetik. Ea hurrengoan argazkiren batekin ausartzen naizen, seinale ona litzateke.
Mes jambes brulent, je continue
Mes poumons brulent, je fume
La beauté de ce qui doit arriver
Suscribirse a:
Entradas (Atom)